Nazioen arteko korporazioa

Enpresa ekoizpen faktoreak, marketing-a eta helburuak koordinatzen den sistema bat da. Hau da enpresen ekoizpen faktore multzoa: intalazioak, teknologia, giza baliabideak, komertzializazio tresnak, finantza baliabideak, energia eta lehengaiak. Enpresetan helburu nagusiak hauek izaten dira: etekinen maximizazioa, enpresaren balioaren maximizazioa, lanpostuak sortzea eta zerbitzu publikoa. Hau da izaten duten koordinazioa: antolakuntza bat, zuzendari bat, politika bat eta estrategia bat.

Marjina ere kontuan hartu behar den elementu bat da: balore totala eta kostu totalaren arteko aldea da, diferentzia handiagoa, errantagarriagoa irtengo da.

Enpresa multinazional batek negozioa areagotzeko bi estrategia nagusi izaten ditu: lehenengoan, enpresak toki gutxi batzuetan ipintzen dituzte plantak, eta handik, diseinu eta teknologia onarekin, eta produkzio oparoarekin munduko gainontzeko tokietara zabaltzen du. Bigarrena aldiz, toki askotan plantak ipintzean datza, herrialde guztietara zabaltzen da eta horrela baliabide guztiak dituzte.

Beraz, faktore guztiak kontuan hartuta, multinazional guztiek abantailak eta desabantailak dituzte. Aipatzeko abantailak hauek dira: erosketetan eskala ekonomikoak eta esperientzia ekonomikoak izan ditzakete, baliabide ugari dituzte, ongi kualifikatutako teknikariak dituzte, ikerketa eta garapenari zenbateko balioa eman ahal diete, kostuetarako estrategak egin, merkatuan eragiteko erabakiak hartu… Desabantailei dagokionez, hauek dira aipagarrienak: aldaketei azkar egokitzeko gaitasun txikiagoa dute, bezeroengandik urruntasuna daukate eta garrantzitsuena; multinazionalen helburua ekonomikoa da, helburu sozialak ez dituzte buruan; beraz, beste herrialdeetan kokatzen direnean desabantaila gehiago dituzte abantailak baino.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s